2012-02-20
EBALUAZIO DIAGNOSTIKOA 2011. LABURPEN EXEKUTIBOA
Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako 2. maila. [ Eskuratu ]
Lehen Hezkuntza 4. maila. [ Eskuratu ]
2012-02-07
PISAKO ITEM LIBERATUAK: ITEMEN ADIBIDEAK IRAKASLEEK ERABILTZEKO
Bigarren dokumentu hau PISAk argitaratutako item guztiekin aurkezten dugu: Itemen adibideak irakasleek erabiltzeko. Bertan, lehenengo dokumentuan egoera eta item bakoitzari lotuta agertzen ziren adierazpenak eta analisiak kendu ditugu.
Helburua irakasleari jardueran laguntzea da, itemekin probaren bat prestatu nahi izanez gero, baliabide hau ikasleekin errazago erabili ahal izateko. Horretarako interesatzen zaizkion eta ikasleei aplikatu nahi dizkien egoera edo egoerak fotokopiatzea nahikoa izango da.
Baliabide hau erabiltzeak bi onura ekar ditzake; alde batetik, ezagutzea zein neurritan ikasleek zuzen erantzuten dieten proposatutako itemei, eta, bestetik, emaitza horiek nazioarte mailako emaitzekin konparatzea eta, kasu askotan, PISA probetan parte hartu duten euskal ikasleek lortutakoekin ere.
PISA 2009: IRAKURMENEKO ITEM LIBERATUAK
[ Eskuratu itemak soilik PDF formatuan] PDF 3,2 MB
[ Eskuratu itemak soilik DOC formatuan] DOC 2,9 MB
PISA 2009: ZIENTZIETAKO ITEM LIBERATUAK
PISA 2009: MATEMATIKAKO ITEM LIBERATUAK
[ Eskuratu itemak soilik PDF formatuan] PDF 2 MB
[ Eskuratu itemak soilik DOC formatuan] DOC 2,4 MB
2012-02-06
PISAKO ITEM LIBERATUAK: MARKOA ETA ITEMEN ANALISIA
PISA proiektuak 15 urteko ikasleen errendimendua ebaluatzen du irakurmen, matematika eta zientziari dagokienez. PISA hiru urtean behin aplikatu da eta, emaitzekin batera, erabiltzen dituen probetako zati batzuk argitaratzen ditu.
Ezbairik gabe, PISA azterketaren aspektu berritzaileenetako bat da ikasleen konpetentzia-mailak neurtzeko itemen formatua eta ezaugarriak bereziak izatea. Hain zuzen ere, itemak ikasleentzat hurbilak diren egoera eta testuinguruetan oinarritzen dira. Horrela, itemetan planteatzen zaizkien arazoak konpontzeko gai izan behar dute, hezkuntza esparruan eta, beren ohiko bizimoduan ere, ikasi dutenaz eta lortu duten ezagutzaz baliatuz.
Horregatik, euskal irakasleen eskuetan jarri dugu argitalpen hau; izan ere, bertan PISAk gaur arte argitaratu dituen irakurmenari buruzko item guztiak bildu ditugu. 2005ean IS
EI-IVE
Ik beste dokumentu bat argitaratu zuen, une ordura arte liberatu ziren itemak ezagutarazteko (http://www.isei-ivei.net/eusk/argital/irakurmenekoItemak2.pdf). Baina irakasleek item horiek errazago kontsulta eta ezagut ditzaten, interesgarria iruditu zaigu item libre guztiak dokumentu honetan biltzea.
Dokumentu horretan egoerak eta itemak ez ezik, irakurmenaren markoaren laburpena eta item bakoitzari buruzko informazio zabala ere ematen da (itemaren ezaugarriak, zer neurtu nahi den eta, ahal izan denean, zein emaitza izan duen eta zein errendimendu-mailari dagokion).
PISA 2009: IRAKURMENEKO ITEM LIBERATUA
Markoa eta itemen analisia
[ Eskuratu osorik PDF formatuan] PDF 5,6 MB
Markoa eta itemen analisia
PISA 2009: ZIENTZIETAKO ITEM LIBERATUAK
Markoa eta itemen analisia
[ Eskuratu osorik PDF formatuan] PDF 4,3 MB
Markoa eta itemen analisia
Suscribirse a Entradas [Atom]